Paperclip Operazioa

Paperclip Operazioa
Irudia
1946
Motacovert operation (en) Itzuli
Honen parte daBigarren Mundu Gerraren ondorioak
Denbora-tarte1945eko uztailaren 20a - 1959
AntolatzaileaJoint Intelligence Objectives Agency (en) Itzuli eta Counterintelligence Corps (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
KudeatzaileaCounterintelligence Corps (en) Itzuli eta ezezaguna
Helburuatzematea, Hautapen-prozesu eta etxe-aldaketa

Paperclip Operazioa (ingelesez: Operation Paperclip) programa sekretu bat izan zen Adimen Helburuen Agentzia Taldeak (JIOA) bultzatu zuena. Bertan, 1.600 zientzialari, ingeniari eta teknikari alemaniar baino gehiago aritu ziren lanean. Besteak beste, Wernher von Braun, Erich W. Neubert, Theodor A. Poppel, August Schulze, Eberhard Rees, Wilhelm Jungert eta Walter Schwidetzky. Alemaniatik Ameriketako Estatu Batuetara eraman zituzten bertako gobernuaren menpean lan egiteko 1945 eta 1959. urteen bitartean. Honen aurretik, hauetako askok Alderdi Naziarentzat lan egiten zuten. 1962. urtean programa deuseztatuko zuten.[1]

Operazio honen helburu nagusia, estatubatuarrek Japoniaren aurkako gerra laburtzen laguntzeko eta gerraosteko ikerketa militarrei laguntzeko izango zen. II. Mundu Gerra bukatzean, Sobietar Batasunaren aurrean abantaila militarra lortzeko erabiliko zuten. Aurrerapen teknologiko honen adibide garbienak Gerra Hotzean eta Espazioko Lasterketan gertatuko ziren.[2]

  1. (Ingelesez) Gimbel, John. (1990). Science, Technology, and Reparations: Exploitation and Plunder in Postwar Germany. Stanford University Press, 13-97 or. ISBN 978-0804717618..
  2. (Ingelesez) Lasby, Clarence G. (1975). Project Paperclip: German Scientists and the Cold War. Atheneum, 28-62 or. ISBN 978-0689705243..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy